Gure produktuen katalogoa nahi al duzu?
bete zure e-posta eta bidaliko dizugu.
Blasenea, Zarauzko Elkano auzoan dagoen familiarteko mintegia da, mendian eta itsasotik urbil kokatua, San Blas ermitaren ondoan eta hortik datorkio izena. Orain dela 15 urte sortua, Euskal Herriko lehen mintegi ekologiko bezala.
Landare aukera zabala lantzen dugu, barietate ezagunetatik hasi eta antzinako barietate, ezezagun eta xelebreak lantzeraino... bokazioa da. Eskuz, naturalki eta era ekologikoan lantzen ditugu gure landareak: eguzkia, hazi eta lur ekologikoak, iturburuko ura eta... mimo eta ardura haundiz. Ez dugu ulertzen landareak behartzen dituen nekazaritzarik, zapore eta osasun aldetik ezertan laguntzen eztuena. Gu naturak eskeintzen dituen baliabideetaz osatzen gara... horrek arreta, buruhauste, eta lanordu asko eskatzen digu... baina sortzen eta eskuragarri jartzen ditugun produktuak ezinhobeak dira zentzu guztietan eta hori da gure helburua...!! Zapore ezinhobeak eta Osasuna!!!